Aizpitarte V.eko labar-artearen aurkikuntzei buruzko artikulua

Aizpitarteko labar-artearen aurkikuntzei buruzko artikuluaVArtikulu berri bat, oraingoan CSICek argitaratzen duen trabajos de phehistoria aldizkariak argitaratua, Aizpitarte V.ean aurkitutako irudikapen grafiko paleolitikoetatik ibilbide bat egiten du eta hainbat kulturatako (Gravetiar eta Magdaleniar) artearen presentzian sakontzen du leize honetako espazio bereizietan. Kasu bakarra da Kantauri Ekialdean. Mendebaldeko barrunbeetan ohikoena da panel berean hainbat faseren gainjartzea aurkitzea.

Ikerketa berri honek arte paleoliotikoa ulertzeko Aizpitarteko muinoan aurkitutako aztarnen garrantzia indartzen du. Ikerketa hau Diego Garatek koordinatu du eta Aizpitarte Elkarteko kideek egindako aurkikuntza eta prospekzioetan parte hartu dute.

2020an zehar, azterlan horiek Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Errenteriako Udalak diruz lagundu dituzte.

CSICek argitaratzen duen trabajos de Prehistoria aldizkarian argitaratu da artikulua. Hemen kontsulta daiteke:

http://tp.revistas.csic.es/index.php/tp/article/view/839/890

Eta dokumentu-funtsa/azterlanak atalean, Aizpitarteko muinoarekin lotutako funts bibliografiko eta dokumental guztia biltzen ari gara.

http://www.aizpitarte.org/wp-admin/post.php?post=1185&action=edit