Fraile Iturriko akuifero garbiketa

Uztailaren 17an Farilen Iturriko akuifero karstikoko sabegi batean garbiketa egingo dugu. Akuifero honen bilketa-eremuak Saspuru, Kukularreko gaina eta Baringarateerdiko zelaiak hartzen ditu. Ondoren, lurpeko ibaia Frailen Iturri iturburutik irteten da, Iturralde baserritik gertu. Ur hori bildu egiten da eta erabilera publikorako erabiltzen da.

Ura bi modutan sartzen da akuiferoan, iragazketa lausoaren bidez, hau da, prezipitazioetako ura kareharriaren arrakaletatik sartzen denean, edo infiltrazio puntualaren bidez, hau da, erreka edo ibai bat karstean sartzen denean, hustubide bat deritzoguna osatuz.

Hustubideetan mota guztietako hondakinak aurkitzen dira. Hondakin horiek akuiferoa eta bertatik dabilen ura kutsatzen dute. Gainera, sistema karstikoek oso iragazteko ahalmen txikia dute eta akuiferoan sartzen den ura nahiko azkar irteten da iturburutik.

Duela hilabete batzuk, Saspuruko karsta aztertzen ari ginela, Baringarateerdikoa hustubidea aurkitu genuen, mota guztietako hondakinez beteta zegoena. Horregatik, garbiketa-ekintza bat antolatu dugu, eta Baringarate auzoa hobetzen laguntzera gonbidatzen ditugu pertsona guztiak.


Uztailaren 17an, 9: 00etan, Baringaratebekoa eta Arkaitza baserrien arteko bidegurutzean geratu gara.


Aizpitarte Elkartea irabazi asmorik gabeko elkartea eta boluntarioak gara. Errenteriako Udaleko Ingurumen Sailak diruz laguntzen dizkigu jarduera horren gastuak.