Aizpitarte, abuztuak 22


Hiribilduaren sorreraren 700. urteurrena dela eta, Aizpitarte ingurura egindako hirugarren bisita gidatua normaltasun osoz egin da. Aurrekoetan bezala, bertaratutakoek inguruneaz eta Aizpitarteko kobazuloez gozatu dute.


Egun hauetan guztietan asko izan dira gurekin harremanetan jarri direnak bisita gidatuetan izena emateko. Zoritxarrez, abuztuko irteeretarako plazak uztailaren amaieran bete ziren eta pertsona asko ezin izan dira joan. Beste behin ere frogatu da gizarteak Aizpitarte ezagutzeko eskaera handia duela.

Barrunbe horietan dagoen kultura- eta natura-ondarea babesteko, barrunbeen barruko zirkulazioa mugatuta badago ere, uste dugu lortu dugula bisita oso bat egitea, eta, bertan, inguru hori hainbat ikuspegitatik azaltzea, Aizpitartek toki- eta eskualde-mailan duen garrantzia azaltzeko.